Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Laura Ré, Euskara zinegotzia, eta Teo Alberro, alkatea, hizketan.
Pasaiako Udala, euskararen normalizazioan eredugarri eta eragile izateko bidean

Pasaia

Pasaiako Udala, euskararen normalizazioan eredugarri eta eragile izateko bidean

Plan estrategiko eta hizkuntza-irizpide berriak onartu ditu Udalbatzak iraileko osoko bilkuran

Elena Viñas

Pasaia

Martes, 25 de febrero 2025, 20:23

Pasaiako Udalbatzak iraileko osoko bilkuran onartu zituen (PSE-EEren abstentzioarekin, eta gainerako alderdien babesarekin) VII. Plangintzaldiari dagozkion Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategiko berria eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko hizkuntza-irizpideak. «Horien bitartez», mintzatu da Teo Alberro alkatea, «herritarrei kalitatezko zerbitzua eman ez ezik, plana garatu, eta kudeaketan eta lidergoan eredugarritasuna erakutsi nahi ditugu Udaletik».

«Administrazioaren betebeharra da bi hizkuntza ofizialak egokiro kudeatzea, inor baztertu gabe erabiltzen duen edo erabili nahi duen hizkuntzarengatik», gogorarazi du Laura Ré Euskara zinegotziak. Gaur-gaurkoz, Pasaiako Udala prest dago, oro har, zerbi-tzua euskaraz emateko. «Horrenbestez», jarraitu du zinegotziak, «dei egiten diegu herritarrei modu naturalean Udalean euskaraz lasai egin dezaten, euskal hiztunak eta sustatzaileak behar-beharrezkoak direlako. Hiztunek bizi-indarra eman behar diote hizkuntzari, euskarak arnasguneak behar baititu».

Horiek horrela, Pasaiako Udalak euskara sustatzeko irizpideak ezarriko ditu kanpo-kontratazioa bideratzen duenean, dirulagun-tzak ematen dituenean, hitzarmenak sinatzen dituenean eta jabari publikoa erabiltzeko aukera ematen duenean. Era berean, asmoa da udalerriko elkarte, ikastetxe eta gainerako eragileak ere biltzea ahalegin honetara.

Funtsean, jarduketak euskaraz egingo dira, oro har, euskararen sustapena helburu denean; baita haurrei, nerabeei eta gazteei (0-18 urte) zuzendutako jarduketak direnean, eta hartzaileen ezaugarriengatik (adina, hizkuntza gaitasuna, esparrua...) edo jarduketen gaiengatik euskaraz egin litezkeenak direnean ere, baldin eta hartzaile diren herritarren eskubideak bermatuta badaude.

«Zalantzarik ez da lanketa horietan guztietan herritarrekin batera aritzeko asmo osoa agertzen dugula udaletik, elkarrekin aurrera egiteko; euskara eremu guztietara zabal dadin», amaitu du alkateak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pasaiako Udala, euskararen normalizazioan eredugarri eta eragile izateko bidean