Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Pasaia

Euskaraldiko Hamaikakorako proposamenak bidaltzeko azken egunak

El Diario Vasco

Pasaia.

Lunes, 27 de enero 2025, 20:11

Pasaiako Euskaraldiaren prestakuntza-lanak aurrera doaz. Udaberrian izango da oraingoan euskararen erabilera areagotzeko ariketa kolektiboa, maiatzaren 15etik 25era. «Hizkuntza ohiturak euskararen mesedetan astintzeko hamaika egun izango ditugu. Elkarrekin, euskara eremu guztietara zabaltzeko aukera paregabea. Etxean, kalean, lanean, aisialdian, ikastetxean...» adierazi zuen Pasaiako ekitaldien aurkezpenean Bokale Euskararen Aholku Batzordeko kide Alazne Uriak.

«Aurtengoa, Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia izatea nahi dugu. Hamaika egun horiekin euskararen erabilera indartzeko jarrera beste hamaika egunetara zabal dadin eta euskara sustatzeko gogoa eta beharra sentitzen duten pasaitarren sarea antolatzeko» gaineratu zuen Alberto Apillanez Antxoko Ariguneko kideak.

Horretarako, banan-banako elkarrizketak egin dira herrian euskaltzaleen iritzi, kezka eta ideiak jasotzeko, eta, denboran zehar irautea nahi den euskararen aktibatzaileen sarea egiteko.

Enbaxadoreak

Bestalde, Euskaraldia hizkuntza jarreretan eragiteko dinamika den heinean, erronka pertsonalak hartu eta ekimenaren enbaxadore izango direnen Hamaikakoa osatu nahi dute. Euskal Herri mailan eta baita beste hainbat herritan egin bezala, Belarriprest edo Ahobizi izango direnen hamaikako taldea osatu nahi dute. Talde hori aukeratzeko prozesuan ere, pasaitarren parte-hartzea bultzatu nahi izan dute eta herritarren proposamenak jasotzen dabiltza: labur.eus/Hamaikakoa-Pasaia helbidean bideratu daitezke eta asteazken honetan izango da horretarako azken aukera.

Euskaraldian Ahobizi ala Belarripest izango diren hamaika laguneko taldea izango da hauxe, eta euskararen erabileran eredu diren edo gehiago egiteko urratsak egin edo konpromisoak hartu dituzten norbanakoek osatuko dute. Euskaraldia girotzen eta zabaltzen lagunduko duten enbaxadoreak izango dira. Pasaitarra izatea, Pasaian bizitzea edota bertan lan egitea da baldintza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiko Hamaikakorako proposamenak bidaltzeko azken egunak