Borrar
5. edukiontzia zikinagoa dela esan du Ondo Ai Geak. ARIZMENDI
Ondo Ai Gea 5. edukiontziaren aurka dago «garesti eta zikinagoa» delako

Ondo Ai Gea 5. edukiontziaren aurka dago «garesti eta zikinagoa» delako

L.R.

LEZO.

Miércoles, 18 de octubre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bada hilabete, Lezoko herri osoan, hondakinak biltzeko 5. edukiontziaren sistema berria abian jarri zenetik.

Lezon Ondo Ai Gea taldeak, hilabete honetan, bilketa sistema berriari jarraipena egin dio. Herriko auzo desberdinetako edukiontzien guneei jarraipena egin diete, egun desberdinetan. «Gune hauei argazkiak atera dizkiegu edukiontzien kanpokaldetik zein barrukaldetik».

Datu ofizialak ere lortzen saiatu dira, baina Lezoko hondakinak biltzen dituen kamioiak beste herritako hondakinekin nahasten ditu, beraz, inoiz ezingo da datu ofizial sinesgarririk eduki.

Edukiontzi gune desberdinei denboran jarraipena egin ondoren, hauek dira taldearen ondorioak.

5. edukiontziaren sistemarekin Lezok «gutxiago birziklatzen du. Bilketa gune desberdinen jarraipena eginda eta hauetan ateratako argazkiak aztertuta, zera esan dezakegu: hondakin desberdinak nahasturik aurkitzen dira edonon, errefuxaren edukiontzien barruan eta hauetatik kanpo ere herriko gune desberdinetan. Honek argi adierazten digu nahastutako hondakin kopuruak gora egin duela eta ondorioz bereizketa mailak behera egin duela».

Organikoen ontzietan, «impropio ugari ikusi dugu, bereziki plastikozko poltsak, gure organikoaren kalitatea galduz. Gogoratu % 5eko impropiotik gora organiko horrek ez duela balio».

Astean zehar, «edozein egunetan, Garbigunerako diren hondakinak errefuxaren ontzien barruan eta kanpoan ugari ikus daitezke».

Bestaldetik, «5. edukiontziaren sistema zikinagoa da. Kalean botatako eta nahastutako zabor poltsa ugari ikusi dugu, kasu askotan hautsita. Hau egunero ikusi dugu eta herriko auzo desberdinetan».

Kexak ere izan dira organikoen edukiontziek botatzen duten kiratsaren inguruan, bereziki eguraldi beroa egiten duenean. Beraz, «zalantzarik gabe esan dezakegu, sistema hau atez atekoa baino zikinagoa dela».

Erosotasuna

5. edukiontziaren sistema herritar gehienentzat «ez da erosoagoa. Bereziki larritu gaitu bakarrik bizi den jende helduaren kexak. Lehen hondakina etxeko atarian biltzen zieten bitartean, gaur urrutirago dauzkaten edukiontzietara joan behar dute poltsa desberdinekin. Gainera, edukiontzi batzu irekitzeko benetako zailtasunak dituzte. Hau pertsona helduek bereziki sufritu badute ere lezoar guztiek sumatu dugu». Landa eremuko biztanleen «kexa ere nabaria izan da, oso urrutira joan behar bait dute hondakina uztera, duela hilabete etxe atarian uzten zutenean. Larriak izan dira bertatik jaso ditugun zenbait argazki, bereziki Errekaldeko gunekoak».Bestetik, Lezon sistema berri honekin «herrian zeuden aparkaleku ugari galdu ditugu. Gure kalkuluen arauera 60tik gora izan daitezke». 5.edukiontziaren sistema mantentzeko «herritarrok zerga gehiago ordaindu beharko dugu. Edukiontzien sistema mantentzea garestiagoa izango da. Batetik, kontratua bitan banatu dute; kale garbiketa eta zaborren bilketa. Bestetik, lehen udalak plastikoa eta papera saltzeagatik urtero jasotzen zituen 110.000 euro jasotzeari utziko dio. Ondorioz, Lezoko herriari kontratu hau nabarmen garestiago aterako zaio», diote.

Hondakinen mahaia

Lezon Ondo Ai Geak zera eskatzen dio Lezoko Udalari, «ikusitakoak ikusita, ahalik eta azkarren alderdi guziak eta herriko elkarteak osatuko duten hondakinen mahai bat abian jar dezala, denok elkarrekin arazo honi aurre egin diezaiogun».

Eskaera hau bultzatze aldera «eta herrian ikusten ari garena salatzeko elkarteratze bat egingo dugu datorren ostiralean, urriak 20, arratsaldeko 19:30ean Lezoko plazan. Horrela ez! Hondakinekin mahaia orain! lelopean».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios