Zuriñe Hidalgo Kuadrillategiko gazteekin izango da ostiralean

GARAÑO OIARTZUN.

'Kuxkuxeroak' egitasmoaren saioak egingo dira Kuadrillategin hurrengo asteetan Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.

Koadrila, familiarekin batera hizkuntza ohiturak (eta euskararen erabilera) sustatzeko eta sendotzeko esparru egokiena da. Horixe da Kuadrillategi ekimenaren helburua: euskaraz ondo pasatu eta horrela euskararen erabilpena sendotu. Ekimen horren baitan, aurtengoan 'Kuxkuxeroak' egitasmoaren saioak egingo dira Lezon, Oiartzunen eta Pasaian. Euskararen erabileran erreferentzialtasunak duen garran-tziaz ohartuta, gazteentzat eredu izan daitezkeen pertsona ezagunekin euskaraz elkarrizketa natural bat izatean oinarritzen da 'Kuxkuxeroak' egitasmoa.

Oarsoaldean egingo diren saioetan Zuriñe Hidalgo abeslari eta telebistako aurkezlea gazteekin elkartuko da. Hesian taldeko abeslari eta konposatzailea da eta Euskal Telebistako saio desberdinetako aurkezlea izan da.

Oiartzunen ostiralean elkartuko dira, Gaztetxean. 19:30etik 21:30era abeslari nafarrarekin egoteko aukera izango dute.

 

Fotos

Vídeos