Zuriñe Hidalgo Kuadrillategiko gazteekin elkartuko da gaur

M.P. LEZO.

Gaur arratsaldean (18.00etati 19.30era eta 20.00etatik 21.30era), Lezoko Herri Eskolan, Zuriñe Hidalgo abeslari eta telebistako aurkezlea Lezoko gazteekin elkartuko da.

'Kuxkuxeroak' egitasmoaren baitan egingo diren saioen barruan, Hidalgok kuadrillategiko gazteek egindago galderak aztertu eta erantzungo ditu.

Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslari eta konposatzailea da eta Euskal Telebistako saio desberdinetako aurkezlea izan da (Betizu, Kantuan, A Ze Banda!, Sorgintxulo, Kantugiro, 3Txulo, Bagoaz, DantzanGo!...).

Koadrila, familiarekin batera hizkuntza ohiturak (eta honenbestez euskararen erabilera) sustatzeko eta sendotzeko esparru egokiena da. Hala ere, euskararen erabileran erreferentzialtasunak duen garrantziaz ohartuta, gazteentzat eredu izan daitezkeen pertsona ezagunekin (aktoreak, musikariak, kirolariak...) euskaraz elkarrizketa natural bat izatean oinarritzen da 'Kuxkuxeroak' egitasmoa. Aurtengoan egitasmoaren saioak egingo dira Oiartzunen eta Pasaian baita ere.

 

Fotos

Vídeos