Zubi berria Ugaldetxon

Zubi berria Ugaldetxon

Ugaldetxon, bidegorria eta Kalexa plaza lotuko dituen zubia zabalik dago. Pasa den azaroan hasi ziren lanak eta 140.000 euro inbertitu ditu Udalak. Zubi honekin Kalexa plazara eta Karla Lekuona kirol eremura oinezkoentzako bide segurua bermatzeaz gain, auzoari nolabaiteko lotura eta kohesioa ematea izan da Udalaren helburua.