Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskal ligako neskak Leioako-Oiartzun. BASTEROBERRI
Zarautz mendean hartuta, Oiartzun taldeak aurrera egin du Emakumezkoen Euskal Koparen 8. edizioan

Zarautz mendean hartuta, Oiartzun taldeak aurrera egin du Emakumezkoen Euskal Koparen 8. edizioan

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 2 de mayo 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den larunbatean, emakumezkoen Euskal Koparen 8. edizioko lehen partidan Oiartzun taldeak 2-3 irabazi zion Zarautzi, Asti zelaian. Norgehiagoka ez zen oso erraza izan oiartzuarrentzat, baina azkenean esperientziari eta duintasunari esker lortu zuten zarauztarrak kanporatzea. Ane Campos, Malen Moran eta Nerea Abancens 'Napo' izan ziren Oiartzungo goleatzaileak. Honako jokalariak zelairatu zituen entrenatzaileak: Leire Rodriguez, Amaia Vazquez, Ane Perez (Nagore Isasa), Nerea Abancens, Enara Louvelli, Sara Olaizola, Malen Moran, Uxue Garmendia, Ane Campos, Begoña Garcia (Sara Roda) eta Monik Valor (June Mujika). Aurtengo Euskal Koparen edizioa inoiz baino parte-hartzaile gehiago ditu, hamahiru guztira. Reala eta Athletic finalerdietan sartuko dira, baina gainerako 11 taldeek sailkapen fase bati ekin diote. Oiartzun taldeari Zarautz eta Añorga egokitu zaizkio aurkari. Zarautz kanporatuta, Añorga izango da hurrengo jomuga.

Ohorezkoa hutsean berdindu

Gatz eta piper gutxiko partida jokatu zuen Ohorezko Erregional taldeak Karla Lekuona zelaian, pasa den larunbatean. Urolaren aurkako norgehiagoka hutsean amaitu zen etxekoek ez baitzuten oso joko ona erakutsi. Inoiz baino zailtasun gehiago zituzten arrisku jokaldiak sortzen. Bigarren denboraldiaren amaieran lozorrotik ateratzen saiatu ziren eta garaipena eskuratu bazuten ere puntu bakarrarekin konformatu ziren.

Honako hamaikakoa zelairatu zen Karla Lekuona zelaian: Orokieta, Mitxelena, Salazar, Loperena, Dani, Gonzalez (De Alba, 60. m.), Leonet (Sistiaga, 60. m.), Aramburu (Iribaren, 79. m.), Manzisidor ( Kevin, 74. m.), Eñaut eta Endika (Montes, 71. m.). Hamahirugarren koskan daude orain Oiartzun taldeko gizonezkoak, 32 punturekin. Hurrengo asteburuan, maila beretsuan dagoen Lesakako Beti Gazte izango dute aurkari, Mastegi zelaian.

Beste emaitzak

Preferentea: Orioko-Oiartzun KE: 8-2; OHO. Gazteak: Mariño-Oiartzun KE: 3-1; 1. Gazteak: Dumboa-Oiartzun KE: 0-4; OHO. Kadetea: Oiartzun KE-Vasconia: 1-1; 1. Kadeteak: Real Union-Oiartzun KE: 7-0; OHO. Haurrak: Oiartzun KE-Hondarribia: 3-1; 1. Haurrak: Oiartzun KE-Trintxerpe: 1-2; Haurrak txiki: Orioko-Oiartzun KE: 2-1; Euskal Neskak Liga: Oiartzun KE-Leioako: 0-3; Territoriala: Goierri Gorri-Oiartzun KE: 5-2; OHO. Neska Kadeteak: Goierri Gorri-Oiartzun KE: 1-1; Neska kadeteak: Oiartzun KE-Orioko: 1-1; Haur-8 neskak : Hondarribia-Oiartzun KE: 1-3; Alebina: Oiartzun KE-Hernani: 2-5; Areto futbola: Oiartzun KE-Idiazabal: 5-2

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios