Secciones
Servicios
Destacamos
BASTEROBERRI
OIARTZUN.
Jueves, 31 de mayo 2018, 00:36
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Herenegun, Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasle ordezkariek bilera egin zuten Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Mendi-Ingurumen teknikariarekin, Eskola Agenda 21eko ikasturte bukaeran.
Bukatzear dagoen ikasturtean zarataren gaia landu dute ikasleek. Era berean, mugikortasun iraunkorra (Oinbus egitasmoa) eta hondakinen murrizketaren inguruan (Ekofish proiektua) lan egin dute.
Arestian aipatu bezala, zarata izan da ikasturte honetan landu duten gai nagusia. Herritarren artean galdetegiak egin dituzte eta zuzeneko neurketak egin dituzte hainbat auzotan. Ikasleek azaldu dutenez, helduenentzako kutsadura akustiko kontzeptua ezezaguna da eta gazteenentzat, zarata ez da arazoa, ohituta daudelako. Hala ere, herritarrek aitortu dute herrian sortzen diren zaratek buruko minak, haserrea, atseden-arazoak, estresa eta entzumen arazoak eragiten dizkietela. Zarata-iturri nagusiak trafikoa, obrak (kalekoak eta etxeetakoak), zakur zaunkak eta hizketako bolumen altua dira oiartzuarrentzat. Ikasleek konpromisoak hartu dituzte, ikasgelan eta ikastetxeetako beste eremuetan errespetuz eta doinu egokian aritzeko, hizketan ari dena errespetatzeko, ez dituztela gauzak arrastaka erabiliko eta lasai ibiliko direla.
Udalari ere eskaera zehatzak egin dizkiote: trafikoa gutxitzeko neurriak hartzea; zarata kutsadura foko nagusien jarraipena egitea; kotxe elektrikoa sustatzeko onura fiskalak ematea; oinezkoentzako eremuak handitzea...
Eskola Agenda 21ean 1.400 ikasle inguruk parte hartu dute aurten. Hauen ustez, ikasleen parte-hartzea egokia izan da. Gurasoen, ikastetxeko beste kideen eta Udalaren parte-hartzea ere ona izan dela baloratu dute. «Badirudi gurasoak aurten gehiago inplikatu direla», adierazi zuten ikasleek. Jexux Leonet alkateak «zentzuzko eskaerak» egin dituztela esan zien ikasleei, eta egindako lanarengatik «eskerrak» eman. Ikasleek Udalari egindako eskaerak banaka-banaka aztertu eta datorren ikasturte hasieran berriz elkartuko dira alkatea eta ikasle ordezkariak, Udalaren erantzuna emateko. 2018/2019 ikasturtean, Oiartzungo ikasleek klima aldaketaren gaia landuko dute Eskola Agenda 21n.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.