Borrar
Ohorezko erregional taldeak garaipena eskuratu zuen etxean.
Zapore onik gabeko asteburua OKEkoentzat

Zapore onik gabeko asteburua OKEkoentzat

GARAÑO

OIARTZUN.

Martes, 16 de octubre 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo neskek punturik lortu gabe jarraitzen dute eta triste atera ziren zelaitik. Aukera asko izan arren ez zuten aurkarien atea zulatu eta azkenean 0-2ko emaitzarekin bukatu zen partida. 64. Minutuan 10 jokalarirekin geratu zen etxeko taldea. Honakoa izan zen Mulierren aurka zelairatutako hamaikakoa: Oiartzun K E: Leire, Etxebeste, Isasa (79, Ufane Etxebeste), Nerea, June (64, Garnado), Manterola (73, Udane), Romeo, Ainhoa, Begoña (64, Amaia) eta Malen. Esan bezala, etxeko taldeak ezin izan zuen ezer egin garaipena lortzeko eta sailkapeneko azken postuan dago orain.

Ohorezko erregionalari dagokionez, 2-1 irabazi zuten Zarautzen aurka. Golegileak Eñaut Loperena eta Dani Beamount izan ziren. Hamaikakoa, berriz, hauxe izan zen: Orokieta, Beñat Diaz (m.61, Jon Mikel), Salazar, Loperena, Dani, Del Pozo, Kevin (m.68, Aranburu), Sistiaga, Apaolaza (m.90, Lapazaran), De Alba (m.81, De Alba) eta Manzisidor (m.56, Juanjo). Hasieratik gailendu ziren etxekoak eta lehen minutuan jada penaltiz sartu zuten gola. Atsedenalditik bueltan Zarautzek 1-1ekoa sartu zuen. Horrekin etxeko taldea esnatu zen eta azken ordu-erdian, korner bati esker 2. Gola etorri zen eta Oiartzunek garaipena lortu zuen.

1. Erregional taldeak garaipena eskuratu zuen etxetik kanpo. Landetxaren aurka jokatu zuten eta 0-2ko emaitza ekarri zuten Oiartzuna. Iker Salvador eta Eki Sagarzazuk sartu zituzten golak. Ohorezko gazteek ere 0-2 irabazi zioten Hondarribiari haien etxean eta bi golak Danel Garciak sartu zituen.

1. Gazteak, berriz, ezin izan zuten Real Union garaitu etxean eta azken emaitza 2-4 izan zen. Oiartzuarren golak Eneko Aranburu eta Zuhaitz Oiartzunek egin zituzten.

A taldeko 1. Kadeteek sekulako egurra eman zioten Dumboari 0-15 irabazita. 1. Golegileak Beñat Vargas, Eneko Bordes, Urtzi Noble (3), Orkatz Erkizia (3), Xabier Aburuza (3) eta Ekain Sein (4) izan ziren.

Haur txikiek etxean jokatu zuten San Marcialen aurka eta 2-0 irabazi zuten. Euskal ligako neskak berdinketarekin konformatu ziren Anaitasunaren zelaien 2-2ko emaitzarekin. Territorialekoek, ordea, 5-0 galdu zuten Urnietaren aurka eta ohorezko neska kadeteek ere ez zuten punturik lortu Urlaren aurka 3-0 galdu ondoren.

Ohorezko haur-8 neskak Tolosaren aurka jokatu zuten etxean eta Lide eta Janireren golei esker 2-1 irabazi zuten. Azkenik areto futbolean, Aurreraren aurka jokatu zuten oiartzuarrek eta 6-7 irabazi zuten. Golegileak Eneko Lopez, Erlaitz Aristizabal, Victor Silva, Iñaki Olaziregi, Iñigo Salvador eta Romain Larralde (2) izan ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios