Zapore gazi-gozoa OKEko taldeentzat

Nesken taldea Athleticen aurka jokatutako partidaren aurretik/
Nesken taldea Athleticen aurka jokatutako partidaren aurretik

GARAÑO OIARTZUN.

Asteburuan hainbat partida jokatu dituzte herriko taldeek eta ezin izan dituzte puntu denak etxera ekarri. Ohorezko erregional taldeak 2-0 irabazi zion Deusto Donostia taldeari Imanol Marin eta Eñaut Loperenaren golekin. Honakoa izan zen zelairatu zen hamaikakoa: Igor Orokieta , Iker Sistiaga, Mikel Bengoetxea, Eñaut Loperena, Imanol Marín, Pablo del Pozo (m.74, Dani Beamount), Eñaut Fernandez (m.34, Kevin Tiati), Mikel Manzisidor (m.68, Manex Apaolaza), Mikel de Alba (m.82, Unai Sixto), Iñigo Gonzalez eta Xabier Lapazaran (m.84, Kevin Granda). Lehen garipena ohorezko erregional taldearentzat eta oso pozik agertu dira garaipenarekin. 33. Minutuan penaltia izan zen Deustoren alde baina ez zuten asmatu. Bigarren zatiaren hasieran etxekoak aurreratu ziren markagailuan eta azken momentuan penalti bati esker 2-0ko emaitza lortu zuten.

Nesketan, berriz, 0-6 galdu zuten Karla Lekuonan Athleticen aurka. Herriko gazteek asko borrokatu zuten arren, ezin izan zuten bilbotarren atea probatu ere egin. Ez zuten amaiera arte etsi, eta maila ona eman zuren neskek. Hamaikakoa hauxe izan zen: Adriana Nanclares, Ane Etxebeste, Nagore Isasa (63, Udane Etxebeste), Nerea Abancens, Udane Olaziregi (64, June Muxika), Enara Louvelli, Maria Romeo (66, Enara Larrain), Leire Manterola (46, Ainhoa Rrodriguez), Malen Moran, Begoña Garcia eta Amaia Iribarren.

1.erregional mailakoek irabazi egin zuten sanpedrotarraren aurka haien zelaian, 0-1; ohorezko gazteek, aldiz, etxean galdu zuten 0-2 Real Unionen aurka. 1. Gazteak ere ezin izan zuten punturik eskuratu Gure Txokoaren zelaian, 1-0 galdu baitzuten. A taldeko 1. Kadeteak 13-0 irabazi zioten Beti Ona taldeari. Erakustaldi bikaina eman zuten eta gol festak pozik utzi zuen Anexo zelaia. Golak honako jokalariek sartu zituzten: Julen Oyarzabal, Unax Jimenez, Xuban Larraya, Beñat Vargas (2), Urtzi Noble (2), Ekain Sein (2) eta Xabier Aburuza (4). B taldeko 1. Kadeteei dagokienez, berriz, Behobiaren zelaian jokatu zuten eta 3-1 galdu zuten, herriko gola Asier Arbelaitzek sartu zuen. Azkenik, euskal ligako neskek Bizkerreren aurka galdu zuten 0-1.

Datorren asteburuan partida ugari izango dira ugaldetxon. Larunbatean, hilak 22, goizeko 9:00etan Btaldeko 1. Kadeteak Real Unionen aurka arituko dira Anexon. 11:00eta, berriz, ohorezko neskek Tolosaren bisita jasoko dute Anexon baita ere. 12:45etan A taldeko 1.haurrak MAriñoren aurka jokatuko dute eta azkenik, 15:30etan 1. Erregionaleko taldeak Orereta kafearen aurka. Azken bi partida hauek ere anexon. Igandean, hilak 23, 10:00etan lehenik haur txikiak San Marcialen aurka jokatuko dute, 12:0etan lurralde neskak Hernaniren bisita jasoko dute eta bukatzeko, 16:00etan 1.gazteak Landetxaren aurka jokatuko dute. Ea datorren asteburuan zorte handiagoa izaten duten herriko taldeek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos