Zalakain da Trinketeko Kluben arteko Gipuzkoako txapeldun

Eneko Zalakain, gorriz, trinketeko txapela eta garaikurrarekin. /
Eneko Zalakain, gorriz, trinketeko txapela eta garaikurrarekin.

Igandean 30-17 irabazi zuen Astigarragako Lizeagaren kontra

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Igandean, hilak 21, goizeko 10:00etan jokatu zuen Eneko Zalakain Oiarpeko jokalariak Trinketeko finala Irurako trinketean. Astigarragako Lizeagaren aurka lehiatu zen oiartzuarra. Finala izaki, parekatu samarra izan zen partida. Baina, oiartzuarrak grina atera eta aurkaria garaitzeko gai izan zen. Azkenean, 17an utzi zuen aurkaria.

Oiarpeko gainerako pilotariek ere jokatu dituzte euren partidak han eta hemen

Joan den asteburuan, asteburuetan ohi bezala, Oiarpeko pilotariek partida andana jokatu dituzte. Makina bat txapelketa izan dituzte oraingoan ere: Udaberrikoa, Gipuzkoakoa, Euskal Herrikoa, Zizurkoa, Mungiakoa eta Malerrekakoa.

Udaberriko txapelketan binaka aritu dira kadeteak eta jubenilak. Kadeteek Gure Txeru taldeko pilotarien aurka jokatu zuten, ostiralean Oiartzunen; 22-11 irabazi zuten. Jubenilek Azkoitiarrak hartu zituzten Madalensoron, baina hauek ez zuten irabazterik izan: 8-22 galdu zuten.

Infantilak Gipuzkoako Eskuz binakako txapelketan aritu dira. Ez dute zorterik izan, denek galdu baitzuten. Mungiako txapelketan ere zorterik ez, jubeniletako Aburuza eta Iñarrak zein nagusietako Ugalde anaiek galdu egin bai-tzuten. Euskal Herriko txapelketan Oroitz Sein izan zen zortedun bakarra, banakakoan Añorgako pilotaria garaitu baitzuen. Binaka aritu ziren Salaberria eta Etxeberriak zein Sein eta Aburuzak galdu egin baitzuten.

Malerrekako txapelketan Zabaleta eta Aranburu izan ziren irabazle. 12an utzi baitzituzten Txapagain taldeko pilotariak. Aranburu eta Elgarresta bikoteak berriz, Hernaniko pilotarien kontra 18-16 galdu zuten. Lopez eta Salaberriari berriz, partida garaitutzat eman zieten Aldabide taldetik inor azaldu ez zelako.

Zizurko 4 ½ ko txapelketan infantil mailan banaka aritu zen Unax Landa. 3-18 galdu zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos