Zabalik da Hazilan 16 Oarsoaldea egitasmoan izena emateko epea
Praktikak egiteko aukera ere izango dute partaideek
GOIZARIN
Oiartzun.
Viernes, 3 de septiembre 2021, 00:05
Joan den astean zabaldu zen Hazilan 16 Oarsoaldea egitasmoan izena emateko epea. Lana bilatzen laguntzeko egitasmo bat da honakoa. Bertan, 80 orduko hasierako prestakuntza-prozesu bat egiten da gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko eta garatzeko, eta, ondoren, lanbide-profilarekin lotutako enpresetan aldi baterako praktikak egiteko aukera izango da.
Publicidad
Horrez gain, enplegua bilatzeko orduan norberaren motibazioa eta segurtasuna areagotzen lagunduko duen hainbat gai landuko dira: lanbide-profila definitzea, talde-dinamiketan trebatzea, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak garatzea, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak,... Orain arte, 236 pertsonak hartu izan dute parte Hazilan Oarsoaldea proiektuan eta, datuen arabera, %75ek lana aurkitu dute programa amaitu eta gero.
Hazilan 16 Oarsoaldea Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek –Garapen Agentzien Euskal Elkarteak- kudeatzen du. Guztira 20 garapen agentziek parte hartzen dute Hazilan egitasmoan eta Oarsoaldea eskualdean bertako Garapen Agentziak kudeatzen du.
Baldintzak
Aurreko edizioetan bezalaxe, honakoak dira Hazilan proiektuan parte hartzeko baldintzak: 20 eta 44 urte bitarte edukitzea; Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, eta langabezian izatea.
Proiektua hilaren 30ean hasiko da. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko. Oarsoaldea Garapen Agentziaren arduradunek baldintzak betetzen dituzten gazte guztiak programan parte hartzera animatu dituzte, «aukera bikaina baita beraien egoera hobetzeko».
Publicidad
Izen-ematea
Izena eman nahi izanez gero, 943 404 101 edota 943 510 200 telefono zenbakietara deitu edota olibet@oarsoaldea.eus posta elektronikora idatzi daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión