Borrar
Ion Zabaleku Mendiburu, Mapattepe zapattupugupu!
Ion Zabaleku Mendibururen omenez, PoZa Festa egingo da hilaren 26an

Ion Zabaleku Mendibururen omenez, PoZa Festa egingo da hilaren 26an

Musika, dantza eta algara, denetik izango da Madalensoron ospatuko den omenaldian

GOIZARIN

OIARTZUN.

Domingo, 13 de octubre 2019, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren urriaren 26an, Ion Zabaleku Mendiburu oiartzuarraren omenez PoZa Festa ospatuko da Madalensoro pilotalekuan. Haren lagunek egun osoko egitarau oparoa prestatu dute eskerrak emateko.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera festari. Agurrarekin batera, Jon Uranga eta Jon Martin bertsolariek euren ekarpena egingo dute omenaldian. Horren ondoren, auzoen arteko desafioa hasiko da. Goizean zehar, puzgarriak izango dira herriko ttikien gozamenerako doan, Hugo eta Eusebioren eskutik.

Eguerdiko 14:00etan bazkaria izango da. Bertan parte hartzeko txartelak salgai daude Kastro eta Xabale tabernetan. Bazkalostean, zozketak egingo dira. Jarraian, kantaldia eskainiko dute Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Kazabon oiartzuarrek. Arratsaldeko 18:00etan, Ihoteron ikuskizuna iragarri dute antolatzaileek.

Afaltzeko aukera ere izango da, Madalensoron. Amaitzeko, gaueko 22:30ean kontzertuak hasiko dira. Getariako Susmo taldea igoko da lehendabizi oholtza gainera. Gero, Orioko taldearen txanda izango da, Gozategiren eskutik etorriko dira erromeria doinuak.

Mapattepe zapattupugupu!

Ion Zabaleku Mendiburu iturrioztarra pasa den apirilean zendu zen. Zabaleku Informatika dendaren arduraduna, Oiartzungo Itturri Merkatari elkarteko lehendakaria zen. Era berean, Iturriotz auzoko Festen Batzordeko kidea, baita Oiartzungo Ihote Taldeko partaide ere. Hark emandakoa itzuli nahi diote orain haren lagunek: alaitasuna, bizipoza, auzolana, eskuzabaltasuna, konpromisoa... Animatu zaitezte, ederra izango da!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios