'Yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra' familientzat, bihar

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar, Dafne Gurrutxaga adituak gidatuta 'Yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra' izango da familien-tzat kiroldegian. Ekimena Haziak egitasmoaren baitan, hez-kuntza ezformalaren eremuan kokatzen da. «Yogak eskaintzen dizkigun teknikak, gaur egungo azelerazioa, estresa eta kontzentrazio eza gutxitzeko oso lagungarriak dira, baita familiako kide guztien arteko harremanak estutzeko ere», argitu dute Haziak egitasmoko arduradunek. Hala, «gorputzak arindu eta luzatzeaz gain, burmuina eta orokorrean osasunarentzat hain garrantzitsuak diren isiltasuna, atentzioa ezartzea, gogoeta eta erlaxazioa lantzeko aukera izango dugu tailerrean», gaineratu dute. Tailerra 11:00etatik 12:30era izango da. «Elorsoron 10:45ean elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara», adierazi dute antola-tzaileek. Haurren adinari dagokionez, bost urtetik gorakoentzat aurreikusi dute. Saiora eraman beharrekoa ere argitu dute: arropa arina eta tapatzeko manta bat.

 

Fotos

Vídeos