'Xenpelar, bertsolari feminista?' hitzaldia bihar

GOIZARIN OIARTZUN.

Bihar osteguna 'Joxepa Antoni Aranberri Petrirena 'Xenpelar': bertsolari feminista?' hitzaldia izango da udal areto nagusian, 18:30ean. Elixabete Perez Gaztelu, Komunikazioko Graduko irakaslea eta 'Joxepa Antoni Aranberri 'Xenpelar' (1865-1943)' liburuaren egilea, izango da hizlaria. Burututako lanaren emaitzez hitz egingo du errenteriarrak eta Joxepa Antoni bertsolari feminista izan zen ala ez argituko du.

Kilirikupe emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo eskola elkarteak antolatutako hitzaldia izango da.