Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko lan-poltsa irekiko da

GARAÑO OIARTZUN.

Xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenek bihar hasi eta hilaren 20ra bitarte eman dezakete izena udaletxeko harreran.

Baldintzak 18 urteak beteak izatea, euskarazko B2 maila izatea eta oiartzuarra izatea dira. B2 maila duela ziurtatzen duen agiriren bat izanez gero, izen-ematearekin batera aurkeztu beharko da. Ziurtagiririk izan ezean, hilaren 26 eta 27an ahozko elkarrizketa bat egingo zaie gaitasuna frogatzeko.

Izena eman duten guztien artean zozketa publikoa burutuko da udaletxeko pleno aretoan uztailaren 23an eguerdiko 15:00etan. Udaletxeko harreran eman behar dute izena interesatuek (NAN-a aurkeztea derrigorrezkoa izango da).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos