Xanistebanetan barraketan entzungo diren kanten zerrenda erabakita

Gazteek primeran pasatzen dute barrraketan./GARAÑO
Gazteek primeran pasatzen dute barrraketan. / GARAÑO

Gazteek erabaki dute aurten zein abesti entzungo diren

GARAÑOOIARTZUN.

12 eta 18 urte bitarteko 105 gaztek proposatutako kantekin osatu dute zerrenda eta guztira 200 abestitik gora proposatu dituzte. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 10 kanta proposatu ahal izan ditu eta horietako 8 gutxienez euskaraz izan behar zuten. Izan ere, Udalak barraketan euskararen presentzia areagotu nahi du eta kanta zerrenda horretarako bitarteko gisa ikusten du. Orain, Oiartzun Irratiaren laguntzarekin USBa prestatuko dute eta barraketako arduradunei emango diete. Parte hartu dutenen guztien artean barraketako fitxak zozkatuko dira. Zozketa Oiartzun Irratian egingo da, zuzenean, hilaren 26an 12:15ean. Gehien aipatutako kantak hauek izan dira: euskarazkoen artean, Glaukomaren Gure kaiola, Gatibu eta Izaroren Aske maitte, Huntzaren Aldapan gora... Eta gaztelerazkoen artean, berriz, Lo malo, Tu my love, Con tol descaro, La felicidad...

Trafiko aldaketak

Bihartik hilaren 31a arte, Bidezarra kalea oinezkoentzako izango da eta Xorrolak bere auzoko geltokia aldatuko du. Hain zuzen ere, biribilgunean geratuko da. Autoekin ibili nahi izanez gero, Zirauki kalea erabili beharko dute Ozentzio eta Argiñene kaleko bizilagunek. Bengoetxea plazako garajeetara sartzeko, aldiz, Bidezarran kontrako norabidetik sartu beharko dute. Udal langileek errespetatzeko eskatu dute, auzoa jaietan baitago eta arriskutsua izan daitekeelako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos