Xanistebanetako kultur ekitaldia gaur arratsaldean burutuko da

GARAÑO OIARTZUN.

Gaur asteazkena, hilak 1, izango da udaletxeko areto nagusian arratsaldeako 19:00etan. Bertan, Oiartzun 2018 urtekariaren aurkezpena egingo da, eta baita Mugarriren zenbaki berriaren aurkezpena ere: 'Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora'.

Gainera, Osasun Pastoralari Xanistebanetako omenaldia ere gaur arratsaldean egingo dute. Bestalde, Xanistebanetako kartel lehiaketako sari banaketa egingo dute eta azkenik, Xanistebanetako erakusketaren inaugurazioa. Aurten Raketistak dira erakusketako protagonistak. Emakume pilotarien bizitza erakutsi nahi izan da erakusketan eta haien figurari omenaldi egiteko ere aprobetxatu dute. Hiru egunez egongo da udaletxeko areto nagusian, hain zuzen ere, abuztuaren 3tik 6ra. Goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara egongo da irekia. Gainera, abuztuaren 3an Raketistak Lehen eta Orain elkarteko kideek bisita gidatua eskainiko dute 12:15ean eta dohainik izango da.

Xanistebanetako pregoia

Tren Berdearekin izan diren arazoak direla eta, Xanistebanetako Trena bihar, ostirala goizeko 11:00etatik arratsaldeko 13:00etara ibiliko da auzoz auzo, autobusean, eta 18:45etik 19:30era Elizalde auzoan.

 

Fotos

Vídeos