Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Xanistebanetako kartel lehiaketarako proposamenak jasotzeko epea amaitzear

Festa batzordeak orotara bost sari banatuko ditu

GOIZARIN

OIARTZUN.

Sábado, 25 de mayo 2019, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

XOiartzungo Udaleko Kultura sailak apirilaren hasieran jarri zuen martxan 2019ko Xanistebanetako Kartel Lehiaketa eta dagoeneko lanak udaletxeko informazio bulegoan uzteko epea amaitzear dago. Izan ere, sortutako kartelak maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke.

Hainbat baldintza bete behar dituzte parte hartzaileek: kartelaren neurria 70×50 zentimetrokoa izan behar da; nahi den teknikaz egin daiteke; nahitaez, 'Xanistebanak 2019' leloak agertu behar du; nahi duen orok parte har dezake lehiaketan eta lan bat baino gehiago aurkez ditzake pertsona berberak. «Genero berdintasuna bermatzeko irizpideak kontuan hartuko dira», adierazi du Iosune Cousillas Kultura zinegotziak.

Epaimahai lana Oiartzungo Festa Batzordeko kideek osatuko dute eta haien erabakia uka ezinezkoa izango da.

Festa batzordeak orotara bost sari banatuko ditu: irabazleak 600 euroko diru saria jasoko du, jarriko diren karteletan festen irudia izango da, baita egitarauan nahiz 'Oiartzun 2019' urtekarian ere; oiartzuar batek egindako kartel onenari 300 euroko diru saria emango diote; bi akzesit, bakoitza 50 eurokoa, eta Oiartzungo gaztetxoen lanak sustatzeko, 100TZE Sormen Espazioko urtebeteko doaneko matrikula.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios