Xanistebanetako barraketako musika proposatu dezakete gaztetxoek

GOIZARINOIARTZUN.

Aurten ere, xanistebanetan barraketan entzungo den musika proposatzeko aukera izango dute 12 eta 18 urte arteko gaztetxo oiartzuarrek. Proposamenak egiten dituzten artean barraketan baliatzeko fitxak zozkatuko ditu Udalak.

Gazte bakoitzak 10 abesti proposatzeko aukera izango du on-line (https://forms.gle/jVMcbF4cFbsFsQxT7 loturan). Baldintza bakarra izango da: horietako zortzi abesti -gutxienez- euskaraz izan daitezela. Uztailaren 5a izango da proposamenak egiteko azkeneko eguna.