Oiartzun
Xanistebanek hondakinen bilketan eta trafikoan aldaketak eragingo dituzteA. M.
Oiartzun.
Jueves, 1 de agosto 2024, 21:02
Xanisteban festak direla eta, Elizaldeko kale batzuetan trafiko aldaketak izango dira abuztuaren 2tik 6ra. Jai eremuan oinezkoen joan-etorriak errazteko, Manuel Lekuona etorbidea ibilgailuentzat itxita egongo da, Elizalde ikastetxetik Done Eztebe plazara. Hiribide horretan edo Yon Oñatibia kalean garajea duten bizilagunek Rafael Pikabea kaletik sartu beharko dute (udaltzainetan baimena eskatuta).
Publicidad
Hondakinen bilketa ordutegian ere zenbait aldaketa egingo dituzte Elizalde erdiguneko kaleetan, goizetan bilduko baitituzte. Bizilagunek 8:00etatik 9:00etara utzi beharko dituzte hondakinak zintzilikatzekoetan eta 9:00etatik aurrera hasiko dira bilketa lanetan. Kale hauetan izango du eragina: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka, Rafael Pikabea etorbidea (1, 3, 5, 7 eta 10), Done Eztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herria.
Atera beharreko hondakina eta ordutegia: abuztuak 3, larunbata, goizez (08:00-09:00): organikoa; abuztuak 4, igandea, goizez (08:00-09:00): errefuxa; abuztuak 5, astelehena, goizez (08:00-09:00): organikoa; abuztuak 6, asteartea, goizez (08:00-09:00): ontzi arinak eta abuztuak 7, asteazkena, goizez (08:00-09:00): papera eta kartoia. Gauez (20:00-22:00), organikoa
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión