Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jende andana bildu zen oiartzungo feministen agerraldira. GARAÑO
Xanistebanak more kolorez zipriztinduta

Xanistebanak more kolorez zipriztinduta

Abuztuak 4ean planto egiteko deia zabaldu dute

GARAÑO

OIARTZUN.

Viernes, 27 de julio 2018, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den larunbatean egin zuten oiartzungo feministek agerraldia eta bertan Xanistebanetako plangintza azaldu zuten. Mendibururen estatua berriro azaldu zen amantalez jantzita.

Martxoak 8ko irudiak gogora ekarriz hasi zuten prentsaurrekoa eta hori errepikatzeko asmotan daudela gogorarazi zuten. Herriko plazak, kaleak, lantegiak, ikastetxeak... emakumez betetzeko deia egin zuten. Oiartzunen, martxoaren 8ko olatua aprobetxatuz, lanean aritu dira hilabete hauetan eta Xanistebanetarako egitarau oparoa osatu dute. «Festek, jendartearen balioak, nortasunak, ideologiak eta egiturak birsortzen dituzte eta aldi berean jendartean dauden gatazkak, zapalkuntzak eta diskriminazioak adierazi: askotariko hierarkiak, botere harremanak, indarkeria, rol banaketa... Orokorrean, hegemonikoak diren genero eredu eta heteroaraua indartzen dituzte. Jaietan parte-hartzea ez da soilik plazan edo kalean ematen; bertan egon ahal izateko, etxe nahiz sukaldeetan egiten diren lanak ere funtsezkoak baitira».

Horregatik, eta zaintza lan gehienak emakumeen betetzen dituztenez, ezkutuko lan hori agerian jarri nahi dute. Ikusten ez diren baina beharrezko lan horiek egiten dituzten emakumeen lana errekonozitu nahi dute eta baita lan horiek jaiaren erdigunean jarri ere.

Emakumeok planto

Abuztuaren 4ean emakumeok planto egingo dute eta zaintza lanen greba egiteko deia luzatzen diete herriko emakume guztiei. «Horrela, egunerokoan etxeetan, sukaldeetan, parkeetan, ospitaletan...eta baita salbuespenik gabe jaietan ere egiten ditugun lan guzti hauei duten balio politikoa eman eta ikusgarri bihurtuko ditugu eta bestetik, festaz nahi bezala, betebeharrik gabe gozatzeko aukera izango dugu emakumeok».

Gainera, abuztuaren 4an emakumeok burutuko duten zaintza lanen greba deialdia jai batzordeak bere gain hartu du.

Abuztuaren 4ko egitaraua:

Arratsaldeko 14:00etan feministen bazkari beganoa Landetxe plazan. Kastron egongo dira txartelak salgai hilaren 31ra arte. Ikasle, langabetu eta pentsionisten txartelak 10 euro balioko du; soldatapeko langileenak, berriz, 12 eta haurrenak 5. Bazkalostean, bakean dagoenari bakean utzi izenburupean Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik euskara eta generoa umoregai hartuta sortutako solasaldia izango da Landetxe plazan eta azkenik, 19:30etan poteo jira feminista txosnetatik abiatuta.

Hala ere, beste egunetan ere feministek badute zer eskaini herriari: Abuztuak 2an, 18:30ean agerraldi feminista herriko plazan. martxoak 8ko ideia oinarri hartuta, plaza betetzeko deia egin dute berriro ere, emakumeen presentzia herrian nabari dadin. udalak, txupinaren ondorengo sokadantza dantzatzera gonbidatu ditu. Modu honetan, udalak mugimendu feminista omenduko du eta herrian feminismoaren alde egindako lana errekonozitu.

Abuztuak 3an. 18:30ean kontzertu lasaia landetxe plazan Malen eta Ekain Elizasurekin.

Abuztuak 5ean. 17:30ean ez da kasualitatea bertso saioa kazkazuri plazan. Azkenik, oroitarazi dute xanistebanetan zehar, txosna feminista irekiko dutela landetxe plazan.

Autodefentsa

Larunbateko prentsaurrekoan autodefentsarako deia egin zuten feministek. Genero indarkeriarik gabeko festak izatea lortu nahi duten arren, jakina da erasoak egongo direla. Baina hori saihestu nahian, emakumeei autodefentsa feministan formatu eta praktikan jartzeko gonbitea egiten diete. Asanblada feministak autodefentsa feministako kitak banatuko ditu. Bertan, txifloak, erasotzaileak markatzeko pegatinak, herriko protokoloa azaltzen duen txartela eta kita erabiltzeko azalpenak egongo dira. Bestalde, herriko hiru lekutan ikusi edo bizitutako erasoak salatzeko panelak jarriko dituzte.

Hala ere, eta protokoloa argia izan arren, kaleak eta festak emakumeenak ere badirela aldarrikatu zuten eta beraz, erasotzeko asmoz datorren gizon oro, bere burua kontrolatzeko gai ez den gizon oro ongi etorria izango ez dela errepikatu zuten. «Erasotzaileek aurrez-aurre izango gaituzte! Beldurra aldez aldatuko dugu! Gure gorputz eta nahien jabe gara eta badakigu nola, norekin eta noiz gozatu nahi dugun, etengabe epaituak edo erasotuak ez izateko eskubide osoz. Beraz, oraindik baten batek zalantzarik badu, baietzko argirik adierazi ezean...Ezetza da erantzuna».

Amaitzeko, jaiak festa giroan pasatzeko deia egin zieten herritarrei eta horretarako elkar errespetatuz, elkarrekin Xanistebanak gozatzera animatu zituzten bertan zeudenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios