Xabier Leteren heriotza urteurrena ospatzeko kontzertu arrakastatsua elizan

Kontzertuan parte hartu zuten musikari eta abeslariak Xalbadorren Heriotzean abesten. /  GARAÑO
Kontzertuan parte hartu zuten musikari eta abeslariak Xalbadorren Heriotzean abesten. / GARAÑO

Leteren zenbait kantu abestu zituzten eta baita berak idatzitako hainbat letra ere

GARAÑO OIARTZUN.

Xabier Lete zale guztiak pasa den larunbatean Done Eztebe Parrokian elkartu ziren arratsaldeko 19:00etan eta kontzertu ikusgarri bat entzuteko aukera izan zuten. Hitzen Lihoa taldeak antolatu zuten kontzertua Leteri omenaldia egiteko asmoz. Bertan, Xabier Leteren zenbait kantu abestu zituzten eta baita berak idatzitako hainbat letra ere. Herriko musikari, poeta zein idazleek parte hartu zuten emanaldian. Hala nola, Beira, Maider Zabalegi, Alaitz Telletxea, Mirari Perez, Joxe Leon Kazabon... Jendetza bildu zen eta eliza jendez lepo zegoen. Bertan egondakoen hitzetan oso kontzertu berezia izan zen eta asko disfrutatu zuten. Batzuek, iraganera salto egin zutela esan zuten eta beste batzuk malkoak lehortu ezinik zebiltzan. Antolatzaileak oso pozik agertu ziren izandako harrerarekin eta herriko sortzailea omentzeko modu onena iruditu zitzaien: herritarrek herriari eskaintza egitea. Kontzertuaren amaieran parte hartzaile guztiak Xalbadorren Heriotzean abestu zuten elkarrekin

Herenegun izan zen Xabier Leteren heriotzaren urteurrena, abenduaren 4an hain zuzen. Eta horren harira antolatu zuten emanaldia.

Prosa poesiako sariak aurrerantzean egun honetan emango dituzte, sortzaile oiartzuarra oroitzeko asmoz. Astearteko ekitaldian haren kantuak interpretatu zituzten Ibargain Musika Eskolakoek eta aurkezleek bere testu pasarte batzuk errezitatu zituzten. Hemendik Aurrera ere horrela egitea adostu zuten Udalak eta Euskara Batzordeak.

 

Fotos

Vídeos