Urtzi Olaziregik Bassk proiektuarekin beste lau abesti grabatu ditu

Urtzi Olaziregi. /  DV
Urtzi Olaziregi. / DV

GOIZARIN OIARTZUN.

Urtzi Olaziregi Beira taldeko baxu jole oiartzuarrak beste lau abesti grabatu ditu, Bassk proiektuarekin. Mutrikuko AME estudioetan egin du grabazioa, Axular Arizmendi teknikariak nahasketak egin dituelarik. Pasa den urtean egin zuen moduan, oraingoan ere pianoa, txeloak, biola, eta bibolinaz gain, perkusioa eta sintetizadoreak erabili ditu grabazioan. «Kantuek, filmeetako soinu banden kutxua hartu dute», adierazi du . Spotify-n eta beste hainbat plataforma digitaletan zabaldu ditu, laurak batera «BASSK orkestra - part II - Urruti bezain gertu» izenpean.