Urteko lehen zita bertsozaleentzat

Bihar elakrtuko dira bertsozaleak Elorsoro kiroldegian. /  GARAÑO
Bihar elakrtuko dira bertsozaleak Elorsoro kiroldegian. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Elorsoro kiroldegia jendez betetzen da urteko lehen asteburuan. Oiartzunen punta puntako bertso Saioa izaten da eta aurten ere hala izango da, bihar arratsaldeko 17:30etan hasiko da hain zuzen. Etxeraten antolatzen du urtero azkena izango delakoan eta aurten ere lelo bera atera dute: ea azkena izaten den.

Honako bertsolariek hartuko dute parte: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Jon Martin, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea, berriz, Amaia Agirre izango da.

Oraindik badira sarrerak eta hobe bihar arte ez itxarotea. Aurrez 12 euro balio dute eta egunean bertan 15 balioko dute. Amazkarren, Kastro Berin, Mirenen eta Txokolategian eros daitezke. Hala ere, Oiartzundik kanpo ere jarri dituzte salgai: Landare eta Arkaitza tabernetan (Errenteria-Orereta); Lezoko Tiñelu elkartean; Irungo Hazia elkartean; Donostiako Platero eta Herria tabernetan zein Hontza liburudendan; Lesakako Arranon; Hernaniko Garinen; Lasarteko Ilargi tabernan eta Tolosako Raku tabernan.

 

Fotos

Vídeos