Urteko lehen udalbatzarra egingo da bihar ilunabarrean

GOIZARIN OIARTZUN.

Urteko lehen udalbatzarra egingo da bihar ilunabarreko 19:00etan. Hamazazpi puntuko gai zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauek dira gai horiek: Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena; Naturkon elkartearen mozioa, Oiartzungo udalerriko pinu sailei eta ingurumenaren eta osasun publikoaren babesari buruzkoa, EH Bildu taldeak aurkeztutakoa; zinego-tzi eta udal talde politikoen ordainsarien aldaketaren onarpena; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Udalaren arteko informazioa lagatzeko hitzarmenaren barruan E1 eranskinaren onarpena; hondakinen bilketa arloan Oiartzun eta Errenteriako udalen arteko hitzarmenean datu pertsonalen tratamenduari buruzko klausula eranstea; Oiar-tzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Etxebideko etxebizitza babestuen eskatzaileen erregistrora sarbidea izan dezaten Eusko Jaurlaritza, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenean aldaketen onarpena; Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketa eta etxeko hondakinen bilketa- eta garraio-zerbitzu kontratuaren 2. luzapenaren onarpena; Soinuenea Fundazioari 2019 urteko ekarpen ekonomikoa egiteko gastu-onarpena, ordainketa-epeen onarpena eta lehen zatiaren ordainketa; Luberri Ikasgune Geologikoa Fundazioari 2019 urteko ekarpen ekonomikoa egiteko gastu-onarpena, ordainketa-epeen onarpena eta lehen zatiaren ordainketa; Oiartzungo udalerrian kantagintza sustatzeko Oiartzungo Udalaren eta Lartaun Abesba-tzaren arteko hitzarmenaren onarpena; Haurtzaro Ikastolarekin sinatutako hitzarmenaren arabera, 2019ko diru-laguntzen onarpena; Udal Ikastola Partzuergoari ekarpenaren onarpena; Isasti etxadiko plazako lurra altxa eta berritzeko obra udal onurakoa izendatzea; Kultur etxeko jarduera prebentiboaren plangintzari buruzko 2018. urteko Txostenaren aurkezpena eta onarpena; beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea; beste organoen jardueraren jarraipena eta eskari-galderak.