25 urte HIESari aurka egiten

KOXKOOIARTZUN.

HIESaren aurkako Harri Beltza Elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Gainera, urtero antolatzen duten udako prebentzio kanpaina amaierara heldu da. Kanpainaren helburua izaten da, HIESaren inguruan jendea informatzea eta jendeak prebentzio neurriak hartzea sustatzea, baita gaixoei elkartasuna helaraztea ere. Kanpaina amaiera musika ekitaldi eder batekin ospatuko dute, aurten, Kup Taldea izango da protagonista. Asteazkenean, 19:30ean, Oiartzungo Done eztebe Parrokian emango dute kontzertua.

Honetaz guztiaz sakonean jarduteko, prentsaurreko bat emango dute bihar Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Joseba Errekalde eta Elias Arizmendi Harri Beltzako kideak izango dira bertan azalpenak ematen. Besteak beste, hitz egingo dute, elkarteak 25 urtetan egindako lanaren inguruan eta gaixoek tratamendu egokia jasotzeko unean aurkitzen dituzten arazoez.