Borrar

Urkabera IV. Igoera bihar jokatuko da

GOIZARIN

OIARTZUN.

Viernes, 11 de octubre 2019, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Urkabera IV. Igoera jokatuko da bihar 17:00etan. Lasterketa motz bezain gogorra da, izan ere 1,6 kilometroko ibilbidean 191 metroko igoera metatua dauka. Urkabe mendiko gurutzean egongo den zintzarriraino joan beharko dute korrikalariek. Bidegurutzeetan jendea egongo bada ere, ibilbidea markatuta topatuko du korrikalariak.

Irteera ofiziala Gaetxen (Bidegorrian, Skate Park-aren aldamenean) izango da, baina 16:45ean Doneztebe plazatik irteera neutralizatuan joango dira korrikalari guztiak irteera gunera.

Izen ematea www.herrikrosa.eus helbidean egin daiteke, 5 euroren truke. Egunean bertan ere aukera izango da, 15:30etik aurrera Killirikupen. Bertan egongo dira kontsigna erabilgarri ere. Era berean, izen ematearekin batera, korrikalariek Garagardo Festaren eskutik txarro bat eta garagardo baterako balea jasoko dute Dixiduko poltsarekin batera.

Korrikalari guztiek asegurua izango dute eta DYA ere bertan egongo da. Amaieran, kiroldegiko dutxak erabiltzeko eskubidea izango dute (20:00 arte).

Sari banaketa arratsaldeko 18:15ean ospatuko da Oiartzungo Doneztebe plazan, honako sariekin: lehen hiru emakume eta gizonezkoentzat eta lehenengo emakume eta gizonezko oiartzuarrek izango dute saria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios