Udazkenaz gozatzeko hainbat plan antolatu dira Oiartzunen

Parketxe inguruetan saguzarrak bilatzen ibiliko dira larunbat honetan. /
Parketxe inguruetan saguzarrak bilatzen ibiliko dira larunbat honetan.

'Emakumeen emaria Soinuenean' bisita gidatua eskainiko da larunbat honetan | Arditurrin saguzarren behaketa egiteko aukera ere izango da larunbat arratsaldean

GARAÑO OIARTZUN.

Urtaroz aldatu gara eta ongietorria eman diogu udazkenari: gure mendi koloretsuez eta Oarsoaldeko udalerriek urrian eta azaroan eskaintzen dizkiguten kultur- eta ondare-eskaintzaz gozatzeko garaia heldu zaigu. Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegotik hainbat ekintza proposatzen dituzte. Oiartzunen esaterako, hiru ekintza daude.

Lehena pasa den urriaren 12an izan zen. Arditurrira trenez joateko aukera eduki zuten hainbat bisitarik. Bertan oinarrizko zein sakoneko bisita egin zuten meatzeetan eta giro bikaina izan zen bidegorriko inguruan.

Bestalde, Europako Ondarearen Jardunaldien barruan ere Oiartzunen zita interesgarri bat dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak hirugarren urtez antolatuta, jardunaldi hauek ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea dute helburu. 'Ondarea, emakumeen emaria' da edizio honetako gaia.

Oiartzunen 'Emakumeen emaria Soinuenean' bisita gidatua eskainiko da, hain zuzen. Larunbat honetan goizeko 11:00etan, Oiartzungo Soinuenea museoan izango da eta euskaraz eskainiko da. Musika tresna desberdinekin haien musika jarduna gauzatzeko izan dituzten oztopoak, ahozko transmisioan jokatu duten papera eta bestelakoak hizpide izango dituzte bisita gidatu honetan. Bertako langileek aipatu dutenez, museoan 400 musika tresna inguru daude eta horietako batzuk emakumeen bereziki jotzen zituztenak dira: panderoa, arrabita, tronpa, harpa... Informazioa eta izen-emateak: 943603378 / artxiboa@soinuenea.eus. Bost euro balioko du bisitak.

Saguzarren behaketa

Azkenik, Oiartzunen saguzarren behaketa egiteko aukera egongo da baita ere hilabete honetan. Oiar-tzungo Arditurriko Parketxean hurrengo urriak 20ean (larunbata), 19:00tan, jarduera berezi hau eskainiko da saguzarrak behatu ahal izateko.

Parketxe inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dituzte: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak. Hortaz, Lehenengo aurkezpen bat egingo da, ugaztun honi buruzko oinarrizko azalpenak emateko, eta gero, tresneria berezia erabiliz, behaketa egingo da parketxeko inguruetatik ilunabarrean saguzarrak entzuteko eta ikusteko.

Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Plaza mugatuak daude eta beraz, erreserba egitea beharrezkoa da. 5 euro balioko du bisitak.

Informazio gehiago edo erreserbak: 943 49 50 69/ 688 89 50 68 telefono zenbakian, arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edota www.parketxesarea.org web orrialdean.

Aukera gehiago

Hala ere, eskualdean beste hainbat ekintza ere badaude urtaro honetan egiteko. Hala nola, Errenterian Lau Haizeta Parkean bisita gidatua eta monumento megalitikoak ezagutzea; Pasaian, Mater itsasontziko bisitak zein Albaola Itsas faktorian 'Euskal itsas historiari begirada berria. Emakumeen papera XVI. mendeko industrian' hitzaldia eta bisita gidatua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos