Udan, goizez zabalduko da Manuel Lekuona biblioteka

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Manuel Lekuona bibliotekak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan, goizez: 09:00etatik 14:00etara. Irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegia izango du berriz. Bestalde, abuztuaren 3an eta 4an itxita egongo da, herriko jai egun ofiziala dela eta. Azkenik, Ikasle Gela 09:00etatik 17:00etara egongo da irekita uztailaren 1etik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos