Udal-plenoa izango da bihar arratsaldean

GARAÑO OIARTZUN.

Ohiko biltzarra arratsaldeko 19:00etan izango da Udaletxeko Areto Nagusian. Bertan, honako gai hauei buruz hitz egingo da, besteak beste: Euskaraldia, Oiartzungo Udalaren eta 'Iturri' Oiartzungo merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, Udaltzaingoaren Erregelamenduaren onarpena, Giza Baliabideak arrazionalizatzeko programa, Ibargain Musika Eskolako beken eskaera, HOBEKI hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko Toki-Erakundeen Elkartera atxikimendua... Udal langileek bertara azaltzeko gonbitea egiten die herritar orori.

 

Fotos

Vídeos