Udaleku irekietan izen-emateko epea ostiralean amaitzen da

GOIZARIN OIARTZUN.

HH1. mailatik LH 6. maila arteko haur oiartzuarrentzako (edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenentzako) udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era izango dira. Izen-ematea zabalik dago ostiralarte, Mendiburu 5eko bulegoan. Aurten, on-line ere izena emateko aukera izango da gazteoiartzun.net-en bidez. Bi kasuetan, gizarte segurantzaren kopia eta udalekuen matrikularen ordainagiria aurkeztu beharko dira.

Bi hamabostalditan banatuko dira udalekuak, eta bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera eskainiko da. Lehenengo txanda uztailaren 1etik 12ra izango da eta bigarrena uztailaren 15etik 30era. Hamabostaldi baten prezioa 37 € izango da (autobus zerbitzuarekin, 50 €). Hilabete osokoa, berriz, 73 € izango da (autobus zerbitzuarekin, 100 €). Familia bereko hiru haur matrikulatzen badira, berriz, %25eko deskontua izango da tarifetan.

Hezitzaileak behar dira

Udaleku irekietan hezitzaile izan nahi dutenek ere ostiralerako bidali beharko dituzte curriculumak nemakurri@gmail.com helbidera. EGA, aisialdiko begirale titulua eta hezkidetzan formakuntza baloratuko dira.