Oiartzun

Udaleku irekietan izen-ematea zabalik, apirilaren 8a azken eguna izanik

Hiru eta hamabi urte arteko haurrentzako eskaintza da

GOIZARIN

Domingo, 27 de marzo 2022, 00:15

Uztailerako udaleku irekiak antolatu ditu Udalak hiru eta hamabi urte arteko haur oiartzuarrentzako edo herrian ikasten dutenentzako. Izena emateko epea atzo zabaldu zen. Apirilaren 8a izango da izena emateko azken eguna. Aurten, izen-emateak telematikoki egin beharko dira www.gazteoiartzun. Guztira 400 haurrentzako tokia izango da. Orain arte egin den moduan, bi txanda eskainiko dira: uztailaren 4tik 15era eta 18tik 29ra. Txanda bakarrean edo bietan izena eman ahal izango dute haurrek.

Publicidad

Tarifak

Udaleku irekietako tarifa txanda bakoitzeko ordainduko da. Txanda bakarrean izena ematen duten haurrek 40,60 euro ordaindu beharko dute. Autobus zerbitzua ere behar denean, tarifa 53,80 eurokoa izango da. Familia ugarientzako tarifa berezia izango da: etxe bereko hiru haurrek izena ematean, 31,47 euroko tarifa ordaindu beharko du bakoitzak (41,62 euro autobus zerbitzuarekin).

Bi txandetan izena ematen duten haurrentzako tarifak, berriz, hauek izango dira: 81,20 euro haur bakoitzeko (108,61 euro autobus zerbitzuarekin). Hilabete osoko tarifa familia bereko hiru haurrek izena ematean 63,44 eurokoa izango da haur bakoitzeko (84,25 euro autobus zerbitzuarekin).

Ekainaren 17an, guraso bilera

Ekainaren 17an udalekuei buruzko informazio zehatzarekin guraso bilera izango da udaletxeko areto nagusian, 17:00etan. Informazio gehiago nahi izanez gero, e-mailez idatzi daiteke helbide honetara: udalekuak.oiartzun@gmail.com. Bestela, telefono zenbaki hauetara dei daiteke: 943 50 64 12/645 005 496.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad