Udaleku irekietako 41 hezitzaile hezikidetzan formatuko dira

Udalekuetako hezitzaileak Abaraxkan. / GOIZARIN
Udalekuetako hezitzaileak Abaraxkan. / GOIZARIN

Oinarrizko eta sakontze tailerrak jasoko dituzte gaur eta bihar Abaraxka ludotekan

GOIZARINOIARTZUN.

Udaleku irekietan parte hartuko duten 41 hezitzailek hezkidetzan formazioa jasoko dute. Gaur eta bihar egingo dituzte saioak, Abaraxka ludotekan. Iaz hezkidetza tailerrean parte hartu zuten 17 hezitzaileek aurten sakontze saioa egingo dute. Beste tailerrak oinarrizkoa izango dira. Horietan, 24 hezitzailek parte hartuko dute.

Iaz lehenengoz eskaini zioten udaleku irekietako hezitzaileei hezkidetzan formatzeko aukera udaleko Feminismo eta Gazteria sailek.

Hezkuntza parekidea bermatzeko metodologia da hezkidetza, banakotasunean, sexuak baldintzatu eta mugatu gabe, askatasunean heztea oinarri duena. Tailer hauen helburua Udalak antolatzen dituen udaleku irekietako hezitzaile izango direnek hezkidetzaren oinarrizko printzipioak ezagutzea, hezitzailearen paperaren garrantziaren eta udalekuetako programazioaren inguruan hausnarraraztea da, jarrera horiek hezkidetzaileak izateko baliabide eta tresnak emanez.

501 haur

Aurtengo udaleku irekietan HH eta LHko 501 haurrek parte hartuko dute. Horien aisialdia kudeatzeaz, berriz, 53 hezitzaile arduratuko dira.

Udalekuetako koordinatzaileak Abaraxka ludotekako hezitzaileak izango dira: Nekane Martiarena, Garazi Moreno eta Nora Velez del Burgo, hain zuzen ere.