Udalak bazkaria eskainiko die herriko erretiratuei, xanistebanetan

Pasa den urtean ederki gozatu zuten jubilatuek. / KOXKO
Pasa den urtean ederki gozatu zuten jubilatuek. / KOXKO

KOXKOOIARTZUN.

Abuztuaren 4an, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin, Oiartzungo Udalak bazkaria eskainiko die herriko erretiratuei. Arratsaldeko 14:00etan izango da Gurutze Berri jatetxean. Bertara joateko autobus zerbitzua izango da 13:30ean Biblioteka ondoko geltokian, baita itzultzeko ere.

Bazkarirako txartelak 'Gazte Izanak' elkarteko idazkaritzan emango dira abuztuaren 2a bitarte, goizeko 10:00etatik 12:00ak arte.

Nortasun agiria erakutsi beharko da txartela jasotzerakoan eta, aldi berean, 10 euro ordaindu, gogorarazi dute.

Jakin 1950 urtea baino lehenago jaio eta Oiartzunen bizi direnek parte har dezaketela. Senarra edo emaztea gazteago izanda ere joaterik badago.