Borrar
Bigarren bidegorria izango du Oiartzungo bailarak. BASTEROBERRI
Udala eta Aldundiaren arteko hitzarmena Altzibar eta Karrika arteko bidegorria egiteko

Udala eta Aldundiaren arteko hitzarmena Altzibar eta Karrika arteko bidegorria egiteko

Proiektua idazten hasiko da orain Udala eta bi erakundeen artean finantzatuko ditzute lanak

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 28 de abril 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den asteazkenean apirileko ohiko udalbatzarra ospatu zen. Besteak beste, Xorrolaren kontratua urtebeterako luzatzea onartu zen, aho batez. Ugaldetxo auzogunea eta bidegorria lotzeko pasabidea egin ahal izateko lurzorua okupatzeko tramitazioa hastea ere onartu zen. Leonetek adierazi zuenez, «formula honekin kontratazioa hasteko aukera izango dugu, proiektua dagoeneko idatzita dago eta».

Altzibar eta Karrika artean bidegorria egiteko Udalak eta Aldundiak sinatu duten hitzarmenaren berri ere eman zen. Bi erakundeen artean finantzatuko dituzte lanak. Proiektua idazten hasiko da orain Udala eta aurten gauzatzea da helburua, Leonetek azaldu zuenez. Karrikan bidegorria izango denaren inguruan jabetzak dituzten lagun batzuek proiektua egiterakoan beraiekin hitz egiteko eskatu zuten. Alkateak ez dela hitz egiteko arazorik egongo adierazi zien.

Bestalde, 2018ko lehenengo hiruhilabeteko aurrekontuaren exekuzioaren berri ere eman zen. Gai horrekin lotuta, legeak berri-ematearen maiztasuna zehaztera behartzen dituenez udalak, orain arte bezala hiruhilero berri ematen jarraitzea erabaki zuen Oiartzungo udalbatzarrak, aho batez.

Udalbatzarrean, era berean, jakinarazi zen Espainiako administrazio orokorrak Oiartzungo Udalaren kontra jarritako apelazio-errekurtsoa ez dela onartu. Iazko azaroan Espainiako administrazio orokorrak helegitea jarri zuen Oiartzungo Udalaren kontra, 2012an udaletxean Espainiako bandera jartzera derrigortu zuen sententzia ez zela betetzen esanez.

Apelazioa ez dute onartu

Abenduan, Donostiako Auzitegiak betetzen zela ebatzi zuen eta Estatuko abokatuak apelazio-errekurtsora jo zuen. Orain jakin da ez zaiola onartu eta gastuak ordaindu beharko dituela.

Jexux Leonet alkateak auzi honen inguruan adierazi zuenez, «azken urteetan jarraipen obsesiboa pairatu dugu: errekurtsoak auzitegietan, Guardia Zibila argazkiak egiten noiznahi... Ez da gure bandera, derrigortutakoa da, baina jazarpen etengabea pairatu dugula argi utzi nahi nuke».

Kontratu txikien berri

Era berean, aurrerantzean udalbatzarretan kontratu txikien berri ez dela emango jakinarazi zuen udal idazkariak eta guztiak www.oiartzun.eus-en argitaratuko direla, legeak exijitzen duen bezala.

San Markosen aurrekontuak

Eskari-galderen atalean, Eneritz Arbelaitz alkateordeak Euskadiko Auzitegi Nagusiak San Markos Mankomunitateko 2016ko aurrekontuak baliogabetzen dituen sententziaren berri eman zuen. «Hernani, Usurbil eta Oiartzungo udalon aldekoa izan da. Ekarpenak erabiltzen diren zerbitzuen arabera kalkulatzeko eskatzen dugu».

Azalpen gehiago eman zituen: «Momentu honetan 2014ko aurrekontuak baliogabetu zituen sententzia exekutatzeko kalkuluak egiten ari da San Markos. Eskuartean dugunean aztertuko dugu».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios