Udako igerilekua zabalik irailaren 16ra bitartean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udako igerilekua atzo zabaldu zen. «Irailaren 16a arte, hiru hilabetez egongo da irekita. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Uztailekoa, berriz, 10:00etatik 21:00etara», adierazi du Odei Frailek, Kirol instalakuntzen arduradunak. «Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzaren barruan zerbitzu hau sartua dute. Bazkide ez diren eta udako igerilekuko erabiltzaile izan nahi dutenek, denboraldi osoko bonoa egiteko aukera izango dute: familiakoa (122,4 euro), helduak -16 urtez goiti- (91,80 euro) eta haurrak -16 urtez beheiti- (61,20 euro)», zehaztu du. «Eguneko sarrera, berriz, 7,30 euro izango da helduentzako eta 3,65 euro gazteentzat. Eguneko sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da: 29,5 euroan helduenak eta 14,60 euroan gazteenak», zehaztu du. Aipatu ezinbestekoa dela pultserarekin joatea instalakuntzara sartu ahal izateko. Berritasun bezala, «puzgarri bat jarriko dugu udan zehar eta sare sozialen bidez informatuko dugu, baita igerilekuan bertan kartel batzuk jarrriz ere».

Aurreko urteetan bezala, otorduak eskainiko dira, hala nola: entsaladak, oilaskoak eta pizzak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos