Udako igerilekua irekita dagoenean eremuko trafikoa berrantolatuko da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udalak adierazi du udako igerilekua irekita dagoen egunetan, inguru horretako trafikoa berrantolatuko dela, besteak beste, «oinezkoentzako eremu seguruak sortzeko».

Iaz martxan jarritako ereduari jarraituta, «Pikabeneko biribilgunetik hilerrira ezingo da autoz pasatu, bidea Goizueta kale parean itxiko baita. Hori dela eta, igerilekuko aparkalekura Sibeluts kaletik iritsi beharko da -Haurtzaro Ikastolatik hilerrira doan bidetik-», gaineratu du.

Hortaz, «hilerritik Goizueta kalera bitarteko errepide zatia norabide bakarrekoa izango da eta ibilgailuen zirkulaziorako errail bakarra izango du, espaloiak oinezkoentzako izan daitezen», zehaztu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos