Udako euskara ikastaroengatik laguntza eskatzeko epea zabalik

GARAÑO OIARTZUN.

Udan euskara ikastaroak egin dituzten oiartzuarrek gaurtik hilaren 19a arte Udalaren diru-laguntza eskaerak egin ditzakete, euskara ikasteko helduentzako beka sistemari esker.

Oiartzuar guztiek izango dute ikastaroen erdia diruz lagunduta. Zenbait kasutan, %70 arte ere lagunduko du Udalak.

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa udaletxeko harreran aurkeztu behar dira honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era.

 

Fotos

Vídeos