Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Udaburuko sua Elizalde auzoan, hilaren 23an

GOIZARIN

OIARTZUN.

Martes, 11 de junio 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iazko esperientzia jarraitzeko asmoz, Elizalde auzoko herritar talde batek Udaburuko sua ospatu nahi du hilaren 23an. «Ohiturari jarraituz, 23ko ilunabarrean plazan elkartuko gara urteko egunik luzeena amaitu eta gaurik laburrena hasteko. Aurreko urtean bezala auzotarren arteko festa atsegin bat egingo dugu suaren inguruan bilduz kantu, dantza eta jan-edanekin», adierazi du.

Aurten, ordea, asmo horretan «pauso bat gehiago eman nahi dugu eta ospakizunari osagai berri bat gehitu nahi diogu», gaineratu du. Ohiko su-meta eta soka dantzari, Mixel Etxekopar txirulari ezagunak egokitutako dantza gehituko diote, denok dantzatzeko modukoa dena. «Zuberoa da euskal astronomia eta kulturaren arteko lotura estuen gorde izan duena. Etxekoparren dantza, musika eta kantua ezin egokiagoak iruditu zaizkigu momentuak merezi duen garrantzia eta festa emateko».

Ilunabarreko 20:00etan emango diote hasiera. «Erre nahi duguna idatzita jarri, kutxan gorde eta su-meta piztuko dute dantzariek». Gero, sokadantza egingo dute herriko euskal dantza taldeek eta ondoren, bildutakoen artean Jondone Johane dantzatuko dute. 21:15ean, afaria, sardina erreak eta sagardoa bertan, eta azkenik, musika saio inprobisatua gaueko 22:00etatik aurrera.

Jondone Johane dantza ikasteko entseguak ostiraletan izango dira, 19:00etan Doneztebe plazan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios