Borrar
Udaberriko azokan 21 ekoizle eta artisauk parte hartuko dute. GOIZARIN

Udaberriko azoka, hilaren 26an, HemenGuk herriko ekoizleen eskutik

21 saltzaile eta artisauk parte hartuko dute hirugarren azokan

GOIZARIN

Oiartzun.

Igandea, 13 martxoa 2022, 00:31

Comenta

HemenGuk, herriko ekoizleek, udaberriko azoka antolatu dute hilaren 26rako, hirugarren edizioa izanik. Kontzejupean izango da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era arte. Ekoizleekin batera, herriko artisauak ere azokan izango dira oraingo honetan.

Guztira, 21 ekoizle eta artisauk hartuko dute parte. Txakolina, eztia, barazkiak, ogia, sagardoa, gazta, ahatekiak, garagardoa, kombucha, goxoa, arrautzak, pasta, artisautza produktuak, liburuak eta mahai jolasak topatuko dituzte herritarrek azokan.

HemenGuk Oiartzungo ekoizleen sarea da. Azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea da, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarri eta ekonomia zirkularra sortuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaberriko azoka, hilaren 26an, HemenGuk herriko ekoizleen eskutik

Udaberriko azoka, hilaren 26an, HemenGuk herriko ekoizleen eskutik