Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Udaberrian kantuz, Kuku jaunak kuku

GOIZARIN

OIARTZUN.

Martes, 9 de abril 2019, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaberria da zalantzarik gabe garairik aproposena Oiartzungo bailaran bizi diren hegaztiak ezagutzeko, esaterako, kukua. Abestiak dioen bezala, 'Udaberrian kantuz, Kuku jaunak kuku'. Baina kukua ote da udaberrian abesten duen hegazti bakarra? Izan ere, mendian ibiltzean kantu ugari entzuten dira, baina gutxitan jakiten da zein hegaztiri dagozkion. Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Arditurri Parketxetik antolatu den egun berezi honetan.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia apirilaren 13an izango da, larunbatez, Aiako Harria Natura Parkean. Bidean inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamukako Natur taldeko Eneko Azkuek, jarduera berezi honen gidariak.

Zailtasunik gabeko ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Arditurriko Parketxetik eta bi ordu inguru iraungo du. Bisitak 5€-ko prezioa izango du eta adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan, txoriak ikusi ahal izateko, prismatikoak ekartzea lagungarria izan daiteke. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: 943 49 50 69 / 688 89 50 68 edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net eta www.parketxesarea.org .

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios