Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oiartzuarrak, zubietarren azpian. KOXKO
Txosteko pilotariak, txapeldunorde

Txosteko pilotariak, txapeldunorde

Gutxigatik ezin izan zuten txapela irabazi Gipuzkoako Erreboteko Txapelketan

KOXKO

OIARTZUN.

Viernes, 26 de julio 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pilotari oiartzuarrek larunbatean jokatu zuten Gipuzkuako Erreboteko Txapelketako finala. Zubietan izan zen, aurkarien etxean, Errebote plazan. Oiar-tzungo boskotea honako hauek osatu zuten: Txomin Nazabalek, Andoni Zabalak, Joseba Azpirozek, Ugaitz Susperregik eta Peio Etxelekuk. Zubietakoa boskotea osatu zuten Joseba eta Josu Aizpuruak, Ugaitz Rezolak, Jon Argotek eta Endika Gartziak. Oiartzuarrek ongi jokatu zuten arren 13 eta 10 galdu zuten. Txomin Nazabal oiartzuarrak kontatu digunez «gustura geratu ginen jokatutako partidarekin nahiz egindako jokuarekin. Bi taldeen aldetik partida borrokatua izan zen eta ikusteko oso polita izan zela deritzot».

Abuztuan ez dute partidurik izango, baina irailean hasiko dira Enrike Abril Erreboteko Txapelketarekin. Honela, aurtengo denboraldiari amaiera emanez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios