Txost Enrique Abril errebote txapelketan

Oiartzunen errebotea beheko plazako zelaian jolasten da./
Oiartzunen errebotea beheko plazako zelaian jolasten da.

GARAÑO OIARTZUN.

Igandean dute zita errebote zaleek eta Oiartzungo taldeak igande goizean Zubietan jokatuko du, bertako taldearen kontra. Finala hilaren 30ean izango da. Aurten 55. aldiz egingo dute Enrique Abril Errebote Txapelketa. Pasa den urteko modura lau taldek hartuko dute parte txapelketan: Oiartzungo Txost; Villabonako Behar Zana; Zubietako taldea eta Donibane Lohizuneko Luzean. Oiartzuarrek igandean ekingo diote txapelketari eta 11:00etan jokatuko dute lehen partida, Zubietaren kantxan. Lehenik itzuli bakarreko ligaxka bat jokatuko dute irailean zehar eta 30ean izango da txapelketaren finala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos