Txiribuelta antzerki taldeak 'Kabaret' taularatu du

'Kabaret' antzezlanaren amaieran, ikusleak agurtzen. /  GOIZARIN
'Kabaret' antzezlanaren amaieran, ikusleak agurtzen. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Pasa den ostegunean Gazteen Antzerki Eskolako Txiribuelta antzerki taldeak 'Kabaret' antzeztu zuen udal areto nagusian. Ikusmina sortu zuen taldeak eta 100 lagun bildu zen udaletxean.

Lur Kortak zuzentzen duen taldea oso bide onetik ari da lanean.Hamabi gazte igo ziren oholtzara eta freskotasun handiko antzezlana eskaini zuten, beti ere kabaret klasiko batean egiten diren ikuskizunak interpretatuz, horien artean magia, abestiak, malabareak, dantza eta bakarrizketak. Azpimarratzekoa izan zen ere Uxue Cruz gazteak egindako makillaje lana.