Borrar

Txinalka antzerki taldean izen-ematea ireki da

GARAÑO

OIARTZUN.

Viernes, 7 de septiembre 2018, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txinalka, helduen antzerki taldean izena emateko epea irekita dago hilaren 14a (ostirala) arte. Ikasturteko prezioa 60 euro izango da oiartzuarrentzako eta 80 euro kanpokoentzat. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da udaletxeko harreran edo Elorsoro kiroldegiko sarreran. Ordainketa Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin behar da: 3035 0126 60 1260900006.

Eskolak Tessa Andonegik gidatuko ditu. Bi orduko saioa izango da asteazkenero 19:00etatik 21:00etara, Karaez 4ko lokalean.

Izen-emate orriak toki hauetan eskuratu daitezke: udaletxea; Manuel Lekuona biblioteka; Elorsoro kiroldegia; Amazkar, Kastro eta Potte tabernak; Garmendi txokolategian eta anbulatorioan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios