Txinalka antzerki taldeak bi saio eskainiko ditu asteburu honetan

Txinalka taldeko aktoreak zuzendaria eta kultura zinegotziarekin batera. /  BASTEROBERRI
Txinalka taldeko aktoreak zuzendaria eta kultura zinegotziarekin batera. / BASTEROBERRI

Achille Campanilleren 'Futbol-partida' lehen aldiz euskaraz ikusteko aukera izango da, gaur eta bihar

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur eta bihar Txinalkak, herriko helduen antzerki taldeak, emanaldiak eskainiko ditu. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Txinalkako kideek elkarrekin aurkeztu dute eta herritarrak euren saioez gozatzera gonbidatu dituzte.

Aurtengo honetan, Achille Campanille dramaturgo italiarraren 'Futbol partida' taularatuko dute. Gainera, historian lehenengo aldia izango da antzezlan hau euskaraz ikusteko aukera izango dena, non, eta Oiartzunen. Gaur eta bihar saio bana eskainiko dute udaletxeko areto nagusian, Oiartzungo Antzerkizale Elkartearen eskutik. Gaurko saioa 20:00etan izango da eta igandekoa, berriz, 19:00etan. Sarrerak eurotan salduko dira, udaletxean bertan.

Txinalka antzerki taldea Tessa Andonegik zuzendu du ikasturte honetan ere. Taldekideak Udane Altuna; Pili Arbelaitz; Usoa Arbelaitz; Jesus Gonzalez; Nati Gonzalez; Amaia Ibarguren; Izaskun Llona; Marga Maritxalar; Luix Mitxelena; Martin Otazo; Izaro Otxoa eta Ekain Susperregi dira.

Oiartzungo Udala herrian helduen antzerki-taldea sustatzen hasi zenetik, «Txinalkak egonkortasuna lortu du, lan handia egiten du eta herritarrei kultur-eskaintza ederra egiten die. Horregatik, Udalak urte askoan horrelaxe jarraitzeko opa nahi dio helduen taldeari», adierazi du Iosune Cousillas.

 

Fotos

Vídeos