Txakur-jabeen betebeharrak gogoratzeko oharrak jarriko dira

GOIZARINOIARTZUN.

Txakur kakak biltzea jabeen ardura dela gogorarazteko 'Bizikidetzaren alde. Zure txakurra zure ardura' da leloa duten pegatinak jarriko ditu Udalak txakur-kakak biltzeko herrian dauden 34 edukiontzietan.

Txakur-kakak biltzen ez dituzten jabeek bizikidetzan sortzen dituzten kexak ohikoak dira auzo batzarretan. Arazoa bereziki nabarmena da herriko hiru puntutan (Altzibarren Olaldeko zelaian; Arraguan, Ganboxako zelaian eta Elizalden, Ibargain parkean). Horietan, ontzietako pegatinaz gain, panelak ere jarriko ditu Udalak.

Animaliak Edukitzeko eta Babesteko Udal Ordenantzaren arabera, norberaren txakurraren kakak ez jasotzea arau-haustea da, 30 eta 300 euro arteko isunekin zigortua.