Tripontzia Urteberriko Saria Oiartzunen salgai

OIARTZUN.

Gure Esku Dagok aurten ere Tripontzi saria kaleratu du eta Oiartzunen eskuratu daitezke zenbakiak. Sari nagusia 60.000 eurokoa da, zenbaki eta serie irabazlearena. Era berean, beste hogeita hiru sari ere banatuko dira. 2019ko urtarrilaren 21ean izango da zozketa. Banatutako billeteen artean soilik egingo da zozketa.

Zenbaki saridunen inguruko informazioa www.together.eus eta www.gureeskudago.eus webguneetan argitaratuko da urtarrilaren 21ean. Egunkarietan eta sare sozialetan ere zabalduko dira. Gaur goizean eta urtarrilak 5ean Oiartzungo plazan egongo dira boletoak saltzen goizeko 11:00etatik 13:00ak arte. Gainera herriko hainbat tabernetan ere egongo da urtarrilaren 18a arte. Bestalde, 'Elkarrekin Together' film dokumentala eskuratuz, zozketan parte hartzeko aukera lortuko du ikusleak . 60.000 euro eskuratzeko aukera beraz badago herrian.

 

Fotos

Vídeos