Taxibus zerbitzua ezagutzera eman da Go Mobility azokan

Taxibuserako auto elektrikoa. /
Taxibuserako auto elektrikoa.

GARAÑO OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteko ordezkariek herenegun Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Irungo Ficoban antolatutako Go Mobility mugikortasun iraunkorraren jardunaldietan parte hartu zuten, taxibus zerbitzua zertan datzan azaltzeko.

Eneritz Arbelaitz alkateordeak eta Koldo Elizasu taxilariak Ergoien, Gurutze, Karrika eta Legarre auzoetarako garraio zerbitzu publikoaren ideiaren sorrera, zerbitzua, ibilgailu elektikora trantsizioa... azaldu zituzten.

 

Fotos

Vídeos